Paulo Alberdi Sololuze.
Zaldibarko luiziaren urteurrena. IRITZIA

Behe-lainoa

2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Behe-lainoa altxatuko da», esan zion Arartekoak Verterrenzabor-mendia amildu ondorengo astean, eta orduzgeroztik behin baino gehiagotan entzun diot esaldi hori amari: «Behe-lainoa altxatuko da».Ideia hori iltzatu zitzaion buruan, sinetsi nahiko balu bezala denborak gertaera guztiak xehe-xehe argituko zituela.

Denbora. Hilabete bat, bi, hiru... Sei igaro ziren otsailetik abuztura, osabaren gorpuzkiak topatu zituzten arte. Abuztuaren 16an izan zen, hain justu, 25 urte lehenago aitite hil zen egun berean.

Artean, BERRIAren bidez jakin genuen enpresak 8,5 milioi euro irabazi zituela 2017 arte; Ingurumen sailburuak adierazi zuen 3 urte geratzen zirela eremua oso-osorik betetzeko, hasierakoasmoa zabortegia 2046an ixtea zen arren; Ertzaintzaren ikerketak azaleratu zuen nagusiak arriskuaren jakitun zeudela eta ez zutela ezertxo ere egin eguneroko martxa gelditzeko. Jasotako berri bakoitza aurrekoa bainojasangaitzagoa izan da. Ondorioa, berriz, argia: diru-goseaeta utzikeria estaltzen ditu behe-lainoak.

Gure aldetik, bidean erakundeetako hainbat ordezkari ezagutu ditugu eta, honakoa ere amari hartuko diot, ikusi dugu «instituzioak pertsonak direla». Hots, erakundeen atzean hezur-haragizko pertsonak daudela eta horien artean denetarik dagoela. Batzuek gertutasuna helarazten dizute, nolabaiteko enpatia, eta beste batzuk euren zilborrari so bizi dira. Azken horien adibide gordinena: Arartekoarekin bildu ginen astean bertan, Osalaneko arduradunek ez zuten amarekin elkartu nahi izan. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak ez zuen zer esanik, antza, Verterren gertatutakoaren gainean.

Urtea bete den honetan,oroitzen dut Alberto ikusi nuen azken eguna. Otsailaren 2a izan zen, igande eguzkitsua. Gurasoen etxera etorri ziren izeko eta biak, amamarekin eguna pasatzera, eta ni arratsaldean batunintzaien. Gogotik barre egingenuen, arrebak egindakoakontatu zigunean amak: ostegunean, pentsioen aldeko greban, goizean kalez kale ibili zen Alde Zaharreko manifestazioan eta, arratsaldean, pinpirin-pinpirin jantzita joan zen Bilboko enpresa handienetako batean burutzen ari zen praktikak egitera.Hemen ez da kontraesanik gabekorik, eta Olaia ez da salbuespena.

Egun, 2021eko otsailean, pentsiodunen tropelean beharko zuen osabak, luizia gertatu zenean urtea baino gutxixeago geratzen baitzitzaion erretiroa hartzeko. Tropel horretan lagun izan beharko zuen Jabier Arrate lehengusua.Sei hilez langileak zaborpetikateratzeko ahaleginean nekaezin aritu ostean, lehen hezur-zatia agertu zen egunean zendu zen, mundua zer den.

Oroitzapenak geratu zaizkigu. Otsailaren 2ko hartan, esaterako, gogoan dut osabak zoriondu egin ninduela, urtarrileko lasterketa batean bigarren arrebaren pare ibiltzeagatik. Interneten ikusi omen zuen eta harrituta zegoen. Ez zen gutxiagorako, Albertorentzat ez baitzen arrebaren neurriko kirolaririk. Helene zen haren begikoena eta lehiaketa guztietan segitzen zuen, bertatik bertara ezin bazuen, online. Jarraitzailerik sutsuena galdu zuen arrebak; neba bakarra amak; aita lehengusinak; eta aitite ia ezagutu gabe geratu da Oier.

Eta Joaquin Beltran? Urte oso baten ondoren, ez dugu baikorrak izateko tarte handirik, baina itxaropena omen da galtzen azkena eta nik, behintzat, badut hura aurkituko duten esperantza. Inork ez du merezi senitartekoa agurrik gabe galtzea, are gutxiago haren oroitzapenerako lekurik ez izatea.

Zabortegian ez, jakina. Bernardo Atxagak proposatu zuen sikiera santutegi laiko bihur zitekeela Verterren munstroa, gertatutakoaren oroigarri, berriro halakorik errepika ez dadin. Erantzunik ezak ere erantzunaren balio bera duen neurrian, Atxagaren hitzek jaso duten isiltasuna dugu gai hau ezkutuan mantentzeko desioaren erakusle.

Dena geratu da behe-lainoazpian, zabor-jausiaren aurrekoa zein ondorengoa. Honaino iritsita, ez ninduke harrituko gertatutakoa konpontzeko ahaleginguztia egiten ari omen den enpresak eta enpresaburuak zigorrik ez izateak. Hondamendiko lanen erantzukizuna hartu duenJaurlaritzan, bien bitartean, ez da erantzukizun politikorik izan.

Gabriel Arestik Bilbokosimaurtegian aurkitu zuen lorea bezalatsu, egiari zor, ilunpehonetan ikusi dugu eguzki-izpirik. Zaldibarko elizako arkupean hurbildu zitzaigun andre afrikarra datorkit burura, eta amari eman zion besarkada, «coraje y fe». Gure zaborbideko aurkia eta ifrentzua izan dira Osalan eta Zaldibarko emakume hura.

Ea Arartekoaren hitzek behingoz zentzua hartzen duten etaurtebetean pilatu diren galderaguztiak argitzen diren. Alberto eta Joaquin, erantzukizunak,osasuna, ingurumena. Bada garaia otsailaren 6tik gainean dugun behe-lainoa altxa dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.