Ordiziako 400 zale joango dira finalera

2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Sant Boi de Llobregateko (Herrialde Katalanak) Baldiri Aleu estadioan laurehun zaleren laguntza izango du bihar Ampo Ordiziak, Santboianaren aurkako finalean. Azkenerako, klubak espero baino sarrera gehiago lortu ahal izan ditu finalerako, eta klubaren bitartez sarrerak eskuratzeko izen eman duen orok izango du aukera neurketa bertatik bertara ikusteko.

Horrekin batera, klubak bi autobus antolatu ditu bidaia egiteko: igandean, 04:30ean abiatuko dira autobusak Ordiziatik, eta, egunean bertan, 23:00tarako Ordizian egotea espero dute. 65 euroren truke, bidaia eta finalerako sarrera izango dute izena eman dutenek. Era berean, Ordiziako plaza nagusian, hamabost metro koadroko pantaila erraldoi baten bitartez ikusi ahal izango dute finala ordiziarrek, eta txaranga baten doinuek alaituko dute goiza. Azkenik, Ordiziak finala irabazten badu, taldeari astelehen arratsaldean egingo diote harrera herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.