Iker Karrerak eta Zigor Iturrietak PTL lasterketa utzi dute

2018ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Gutxi iraun du Iker Karreraren eta Zigor Iturrietaren abenturak PTL Petite trotte a Leon lasterketan. Amezketarrak eta zornotzarrak proba utzi zuten atzo, 200 kilometro inguru falta zitzaiela. Karrerak denbora zeraman oineko minez, eta, aurrera egiten saiatu zen arren, amore eman zuen azkenean. Amezketakoak, beraz, ez du nahi bezain ondo amaituko bere kirol ibilbidea. Herenegun iragarri zuen proba bukatutakoan hartuko zuela erretiroa, 43 urterekin, hamabost urtez punta-puntan lehiatu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.