Europan, lehenago

Margrethe Vestager. Europako Batzordeko lehendakaria eta Lehiarako komisarioa. STEPHANIE LECOCQ / EFE.
2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Teknologia konpainia handiei mugak jartzen hamar bat urte daramatza Europako Batasunak, eta horren erakusgarri dira Googlek isunetan ordaindu behar izan dituen 8.000 milioi euroak. Hiru auzitan, Europako Batzordeak ebatzi du konpainia estatubatuarrak bere nagusitasuna erabili duela lehiakide posibleak ahultzeko. Googlek, esaterako, gailuen fabrikatzaileak euren gailuetan Chrome nabigatzailea instalatzera derrigortzen zituen, haiek Googlen app denda instalatu nahi bazuten.

Teknologia konpainia erraldoien kontrako auziek, hori bai, izan dute erantzunik AEBetan, eta ez konpainiarena soilik. Donald Trumpek gogor jo izan du Margrethe Vestagerren kontra, eta Europako Batzordearen zigorren kontra, besteak beste, horiek AEBetako arautzaileen lana direla argudiatuz.

Orain, Vestagerrek botere handiagoa hartu du Ursula Von der Leyenen Europako Batzorde berrian. Lehiarako komisario dihardu oraindik ere, eta inoiz ez da gertatu postu horretan inork bi agintaldi egin izana; eta, horrez gain, orain Batzordeko presidente ordea ere bada, hots, botere handiagoa du.

Botere hori erabili nahi du Vestagerrek. Egungo araudiak erabiliz aurrerantzean ere monopolioei eta haien jarduerei jazartzeko, baina baita araudiak garai eta arazo berrietara egokitu eta aldatzeko ere. Bi dira, edonola ere, komisarioak lortu nahi dituen funtsezko erronkak: batetik, erabiltzaileek izatea euren datuen kontrola, eta, bestetik, ziurtatzea datu horiek erabili eta partekatzean konpainiek ez dituztela arriskuan jarriko kontsumitzaileen eskubideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.