ILETSUA

2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Pisua
Arrak: 18-33 kg.
Emeak: 17-30 kg.
Altuera
Arrak: 47-63 cm.
Emeak: 46-58 cm.
Burezurra: Luzea, errektangularra. Garondoko intergunea nabarmena. Goragune leuna burezurraren erdian. Orbiten goialdeko arkuak markatzen zaizkio eta orbita lausoak ditu.
Begiak: Ertainak, obalatuak. Betazalakbeltzak dira, eta irisa gaztaina edo anbar kolorekoa. Begien kokapena frontala da.
Lepoa: Laburra da, zilindrikoa, eta ondo garatutako giharrak ditu.
Muturra: Muturraren gainaldeko soslaia zuzena da, kanela kolorekoa edo beltza.
Sabelaldea: Pixka bat barrurantz bildua.
Ipurtaldea: garatua, 30º eta 40º arteko angelua du.
Ilea: Luze samarra da, latza. Kolore argia izan ohi du, baita kanela kolorekoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.