Hemezortzi milioi banatuko dira bigarren deialdian

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Abendu hasieran, Nafarroako Gobernuak ostalaritza eta turismo sektoreentzako 25 milioi euroko laguntza deialdia jarri zuen, eta azkenean 13,5 milioi euro banatu ziren. Iragan astean, bigarren laguntza deialdia aurkeztu zuen. Bertan, lehen deialditik kanpo geratu ziren negozioak sartuko dituzte, eta, gainera, laguntzen gehienezko kopurua hirukoiztu egingo dute 25.000 eurotik 75.000 eurora arte. Bigarren deialdi honetan, gutxienez jaso daitekeen kopurua, berriz, 1.710 eurokoa da.

Laguntza jasoko dute 2019 eta 2020 artean fakturazioan gutxienez %20ko jaitsiera izan duten ostalaritzako negozioek. Oraindik ez da kaleratu deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baina gobernuak pasatu die informazioa sektoreko eragileei. Halaber, atzo, mintegi telematikoa egin zen, deialdiaren inguruko xehetasunak eta argibideak emateko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.