ETB2k 'Navarra Hoy' saioa emango du ostiral gauetan, deskonexioan

Amaiur Elizari saioko aurkezlea. ETB.
urtzi urkizu
2022ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
«Nafarroatik eta Nafarroarentzat» egindako programa izango da Navarra Hoy, Euskal Telebistak iragarri duenez. Bihartik aurrera, ostiral gauetan —22:15— emango dute ETB2 katean, Nafarroarako deskonexioan. Gaztelaniazko programa Amaiur Elizari kazetariak aurkeztuko du.

Iruñeko Baluarte jauregian aurkeztu zuten saioa, atzo. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak zera esan zuen: «Nafarroan egon nahi dugu; jarraitzen gaituen gizarte nafarrarekin bat egin, eta gure eskaintza eta presentzia nabarmena izatea nahi dugu».

Programako zuzendaria Iñaki Redin izango da. Lantaldean ariko dira Joana Lizarraga, Nerea Larriu eta Mirentxu Iribarren ere. Estreinaldian, Elizarik Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibite elkarrizketatuko du. Talde politikoen bozeramaileen iritzia ere jasoko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.