Jose Antonio Rodriguez.
ARGI ALDIAN

Ebola, geneak eta oinarrizko ikerkuntza

2014ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Ebolaren kontrako txertoa eta, posible bada, tratamendu eraginkor bat garatzea premiazko kontua da egun hauetan. Hala ere, tratamenduak ez dira hutsetik sortzen aste edo hilabeteetako epe batean. Birusa eta giza zelularen arteko interakzioa ulertu behar da, eta horrek oinarrizko ikerkuntzako urteak eskatzen du. Zorionez, Ebola birusak gure zelulak infektatzeko erabiltzen dituen mekanismoak aztertzen zituzten ikerketa talde batzuk bazeuden, egungo krisia hasi baino lehen.

Birusak oso organismo sinpleak dira, eta zelularen tresna molekularrak erabili behar dituzte beraien probetxurako. Beraz, birus gehienek DNA zelularra kopiatzen duten entzimak bahitzen dituzte genoma birala erreplikatzeko. Baina birus ezberdinek trikimailu ezberdinak erabiltzen dituzte zeluletan sartzeko. Ebolak erabilitako trikimailuei buruzko bi aurkikuntza garrantzitsu publikatu ziren 2011n. Batetik, ikertzaile talde batek giza zeluletan geneak modu sistematikoan isildu zituen, eta gene ezberdinak isilduak zituzten zeluletan ebola birusaren infektatzeko gaitasuna aztertu zuen. NPC1 izeneko genea kendu zutenean, ebola birusak ezin zituen zelulak infektatu. Beraz, ebolak NPC1 proteina behar du giza zeluletan sartzeko. Aldi berean, beste talde batek NPC1 proteinaren inhibitzaile bat deskribatu zuen. Inhibitzaile horrek eragotzi egiten du ebola zeluletan sartzea, eta ebola infekzioaren kontrako tratamendu baten oinarria izan liteke.

Gizarteak kontuan hartu behar du oinarrizko ikerkuntza oso garrantzitsua dela ebola eta antzeko arriskuei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.