Euskal Herriak bi ordu eremu izango al ditu?

2018ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Ordutegi aldaketaren gaineko auziak beste eztabaidagai bat sortu du Euskal Herrian. Ordu eremuen aukeraketa estatu bakoitzaren menpe dagoenez, Espainiako Atzerri ministro Josep Borrellek esan du ez duela baztertzen Espainia beste eremu batean sartzea, «herrialdeari dagokion posizio geografikoarekin bat egiteko». Hori onartuko balitz, Europa Erdialdeko ordu eremua utzi, eta mendebaldekoa hartuko luke Espainiak, Londres edo Lisboarekin bat egiteko. Europa Erdialdeko ordu eremuan dago Frantzia ere, baina ez dirudi aldatzeko asmoa duenik.

Hortaz, Espainiak aldaketa bultzatuko balu, Euskal Herria bi ordu eremutan zatituta geldituko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.