Autoen parkea zaharragoa da urtetik urtera

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Auto berrien salmentak halako hiru izaten ari dira kasik bigarren eskukoak 2021eko abuztura arte. Berriek gutxiago kutsatzen dute, saldutako gehien-gehienak elektrikoak, hibridoak eta gasolinazko azken belaunaldikoak direlako, C02 isuri gutxikoak; baina egungo agertokia, bigarren eskuko merkatu sendo batekin, zahartze azkar bat eragiten ari da Hego Euskal Herriko autoen parkean, eta horrek ez du laguntzen kutsadura isuriak apaltzeko helburuan.

Izan ere, gero eta zaharragoak dira errepidean dabiltzan autoak: 2021ean, 12,7 urte zituzten batez beste Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak kontuan hartuta; 2020an, 12,5 zen urte kopurua. Nafarroan, berriz, 13,2 urte zituzten batez beste iaz, eta 13 urte aurreko urtean. Kutsaduraren arazoarekin batera, segurtasunarena ere hor dago, auto zaharrei dagokienez: auto zaharrek segurtasun baldintza kaskarragoak dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.