Saganek, aukera bikaina beste etapa bat irabazteko

2018ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Alpeen ostean, ibilbide lauak itzuliko dira gaur Tourrera. Bourg D'Oisans eta Valence arteko 169 kilometroko etapa jokatuko da. Ibilbide gorabeheratsua da, baina koska txikiak dira, eta hirugarren mailako mendate bat eta laugarreneko beste bat daude. Ondo bidean, zaila dirudi esprinta eragoztea, are gehiago azken hiru egunetako nekearen ostean.

Esprinterako, baina, esprinterren taldeen kontrola behar da, eta Alpeetan asko murriztu da zerrenda. Esaterako, Fernando Gaviriak (Quic Step) eta Dylan Groenewegenek (Lotto Jumbo), baina etapa irabazitakoak atzo utzi zuten lasterketa. Marcel Kittelek (Katuxa), Andre Greipelek (Lotto Soudal) eta mark Cavendishek ere (Dimension Data) etxerako bidea hartu dute. Gauzak hala, Peter Saganek (Bora) aukera ona du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.