Gorka Izagirre.
Euskal Herriko Itzulia. ERRELEBOKA

Urtarrilaz geroztik

2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Bahrain-Meridako txirrindularia

Iritsi da Euskal Herriko Itzulia beste behin ere. Urteko egutegiko nire proba kutuna da, gehien gustatzen zaidana. Lasterketa bihar itzuliko da, baina anaia eta biontzat urtarrilean hasi zen. Ibilbideko informazioa apurka jaso ahala, etapak aztertzera joan ginen, eta urtarrilerako Lodosan ginen ibilbidea ikusten. Han ginela, zale bat autoan albotik pasatu, eta animo oihuak egin zizkigun. Gustagarria da hori, zaleen babesa delako itzuli hau berezi bihurtzen duen arrazoietako bat. Etxean lehiatzen gara, eta kilometro bakoitzean gogorarazten digute hori.

Badakizue ibilbidea ondo ezagutzea gustatzen zaidala. Errepide mapa eta boligrafoa emango balidate, osorik marrazteko gai izango nintzela uste dut. Etapa bakoitzak du berea. Lehen bietan kokapena oso garrantzitsua izango da azken igoeratan. Inbutuak daude, eta denok egon nahiko dugu aurrean. Hirugarrena lasaiagoa da, esprinterrentzat aukerakoa. Erlojupekoa laua da, eta, nire ustez, espezialistek tartea ireki ahal izango dute. Bosgarrenean aldaketa egon da, Azurkiko jaitsiera ez da bide zaharretik egingo, eta, nire ustez, asko leundu dute amaiera. Zaila izango da behera tokia egitea, eta, azkenean, Arrateko etapa klasikoa. Erlojupekoa aurreratu izana erabaki oso ona iruditzen zait, eta uste dut pizgarri berezia eman diola azken egunari.

Nabarmendu nahiko nukeen beste puntu bat parte hartzaileen maila da. Luxu bat da Euskal Herrian tamaina honetako txirrindulariak ikustea. Anaia eta biok ondo gaude sasoiz, baina oilar asko daude aurten: Nairo Quintana, Mikel Landa, Primoz Roglic, Richie Porte....

Ni jantzi berriekin ikusiko nauzue, gustura nago aldaketarekin. Aste bakarreko itzulietan askatasun handiagoa nahi nuen, eta lortu dut. Azken egunetan gogor aritu gara Tenerifen, eta ea lanaren fruitua ikusten den. Taldean, gurekin, Vincenzo Nibali handia izango dugu. Teorian, entrenamendu gogorrak egin, eta prestaketa fintzera dator. Puntako kidea izango dugu alboan, eta prestatzera datorren arren, inor ez dadila harritu aurrean agertzen bada. Hark klase handia du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.