Irungo geltokitik bota dituzte migranteak

2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Irungo (Gipuzkoa) Renfeko geltokian lo egiten ari ziren migranteak bota egin zituzten herenegun gauean, hango harrera sare herritarrak jakinarazi duenez. Geltokia «babesgune» izan dutela azaldu dute sareko kideek: administrazioen aterpeetan gehienezko denbora gainditu ondoren hantxe biltzen direla, besteak beste. Bada, handik kaleratu zituzten segurtasun zaindariek.

SOS Arrazakeriak salatu du Irunen gertatzen ari den «egoera gaiztoa». Frantziako Poliziak hara kanporatzen ditu bidean dauden iheslariak: «Horren ondorioz, Irunen nahiko luketena baino denbora gehiago eman behar dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.