Andoni Sagarna

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Euskaltzain osoa da 2006tik, eta euskalgintzako hainbat eragile sortzeko prozesuan parte hartu du. Donostian jaio zen Andoni Sagarna, 1947an. Industria ingeniaria da, eta letretan doktorea —lexikoaren modernizazioari buruz egin zuen tesia—. Elhuyar kultur taldearen sortzaileetakoa izan zen, eta Elhuyar fundazioaren patronatuan egon zen 2012ra arte. UZEIko zuzendari teknikoa izan zen 1981etik 1992ra, eta Elkar enpresa taldean aritu zen erretiroa hartu aurretik.

Euskaltzaindian, hiztegian eta teknologia arloan aritu da bereziki. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren zuzendaria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.