Ander Herrera utzita ariko da Athleticen

2022ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Bolo-bolo zebilen albistea baieztatu zuen atzo gauean Athleticek: Ander Herrera talde zuri-gorrira itzuliko dela. Erdilari bilbotarrak utzita jokatuko du denboraldi honetan, eta Athleticek hura erosteko aukera izango du sasoi honen amaieran. «Oso pozik nago itzultzeagatik. Ilusio handia egiten dit iraganeko istorio polit horri segida emateak. Handia da erronka, baita exijentzia ere. Oso gogotsu nago», esan zuen Herrerak webgunean egindako adierazpenetan.

Gaur aurkeztuko dute, eta ezusterik ezean, ez da ariko bihar Cadizen (Espainia), ligako partidan (20:00, Dazn eta Gol). Athleticek bolada onari eutsi nahi dio, lau puntu bildu baititu lehen bi jardunaldietan. Aukera ona du horretarako, Espainiako taldeak gaizki ekin baitio lehiari, jokatu dituen bi partidak galdu baititu. Yuri ez da ariko, min hartu baitu eskuin orpoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.