Etapa nagusia: 65 kilometroko esperimentua

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Gaur jokatuko da Frantziako Tourreko etapa nagusia, Bagneres de Luchon eta Saint Lary Soulan arteko 65 kilometroko ibilbidearekin. Tourreko ibilbidea aurkeztu zenean arreta handiena piztu zuen etapa izan zen, esperimentu bat baita. 65 kilometro horietatik 38,3 aldapa gora dira, hiru mendate gogorretan banatuta.

Tropela aldapa gora hasiko da, eta, horregatik, sailkapen nagusiko lehen sailkatuek aurrean irteteko eskubidea izango dute. Lehenbizi Peyragudes igoko dute (1.645 metro, 14,9 kilometro eta %6,7); gero, Val Louron-Azet (1.580 metro, 7,4 kilometro eta %8,3); eta, bukatzeko, Portet beldurgarria. Tourmalet Berria deitzen diote(2.215 metro, 16 kilometroko igoera eta %8,7ko pendiza).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.