Irudia Donostia

Frankistek hildako 400 lagunei omen

JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
2017ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Frankisten kolpearen defendatzaile sutsu izanik, erreketeek Donostiako hiria mendean hartu zuten orain 81 urte, eta data gogora ekarri zuten atzo hirian, udaletxe ondoko Dual eskulturan. Frankistek hirian hil zituzten 400 pertsonak gogoratzen ditu artelanak. Donostiako Udalak antolatu zuen ekitaldia, eta han zen alkatea, Eneko Goia. Jaurlaritzako eledun Josu Erkoreka ere joan zen, beste hainbaten artean. Arratsean, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako Ilunpetik argitara lan artistikoa antzeztu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.