San Pedro B-k gertu du igoera, ezustean

2015eko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
KAE 1 ligara igotzeko kanporaketan, San Pedro B-k sekulako pausoa eman zuen atzo Erandion. Beste bi lehiakideak atzean utzi zituen nabarmen, eta gaur, Hondarribian (12:00), lana biribiltzea baino ez zaio faltako saria lortzeko. Castro zen faboritoa, KAE 2 ligako bigarren sailkatua, baina hirugarrenak, Pasaiako taldeak, hamahiru segundo atera zizkion. KAE 1 ligako ordezkaria, azken-aurrekoa, Elantxobe 58 segundora geratu zen.

Igoera lortzeko, San Pedro B-k nahikoa izango du Castroren aurretik egitea gaur. Eta haren atzetik geratzen bada, nahikoa izango du atzoko bien arteko segundo aldea baino txikiagoarekin geratzea. Garbi dago bien arteko lehia izango dela, Elantxoberen maila ez baita beste bien parekoa, atzo ikusi bezala. Bandera ere jokoan zegoen, KAE 2 ligako beste talde guztiak ere lehiatu baitziren, eta San Pedrok eraman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.