100.925 afiliatu eta 736 delegatu kongresuan

2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
ELAk atzo ekin zion XV. Kongresu Nazionalari Benetan garrantzitsuak diren gauzak. Aktibatu. Lortu. Zaindu lelopean. Bi eguneko bilkura izango da, eta 736 delegatu parte hartzen ari dira, boz eskubidedunak. Horietatik 350 delegatu sindikatua osatzen duten eskualdeetatik eta lurraldeetatik datoz, eta beste hainbeste sektoreko federazioetatik. Beste 36 Nazio Batzordeko kideak dira. 384 delegatu gizonezkoak dira, eta 352 emakumeak (%47,2). Alderatzen jarrita, 2008an emakumeak %30,3 izan ziren. 2017an egin zuen aurreko kongresua, eta orduan baino 2.000 afiliatu gehiago ditu egun: 100.925 guztira. ELAk 2011ko krisi ekonomikoak eragin zion afiliatu galera eten du, eta hasi da berriz ere goraka. Dena den, oraindik urrun du 2008ko kopurua, 109.318 afiliatu baitzituen orduan; eta 2012kotik behera dago: 105.312 afiliatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.