Guillermo Maripanek Alaves utziko du, Monakon jokatzeko

Julen Etxeberria.
2019ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Denbora zeraman zurrumurruak: Guillermo Maripanek utzi egingo zuen Alaves. Bada, atzo baieztatu zen. Atzelari txiletarrak Monakon jokatuko du aurrerantzean, eta Gasteizko taldeak hamabost eta hemezortzi milioi euro artean jasoko ditu. Maripanek atzo pasatu zuen azterketa medikoa, eta aurki egingo da ofizial haren fitxaketa.

Maripanek bi denboraldi egin ditu Gasteizen: 48 partida jokatu ditu, eta bi gol sartu. Funtsezkoa zen Asier Garitanorentzat. Ligako lehen partidan, adibidez, hasieratik aritu zen. Hala, Sergio Fernandez kirol zuzendariak badu lana irailaren 2a baino lehen, egun horretan amaituko baita fitxaketak egiteko epea. Ordezko bat fitxatu beharko du, ordezko ona; izan ere, Garitanok berak atzo aitortu zuen Maripanena «hutsune garrantzitsua» dela, «min egin» diezaiekeela, eta klubak «erantzun egin beharra» duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.