Emakumeak gehiago aritzen dira katalanez, eta gizonak galegoz

2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Genero desberdintasunak badira inguruko beste hizkuntza gutxitu batzuetan ere, eta guztiek ez dute norabide bera. Kataluniako Generalitateak iaz argitaratu zuen katalanari buruzko inkesta. Haren arabera, gizonen artean hedatuago dago ezagutza, baina aldea txikia da: gizonen %95ek dakite, eta andreen %94k. Jokabideetan handiagoak dira aldeak: adibidez, emakumeen laurdenek katalanez hasi ohi dituzte solasaldiak (%25), gizonek baino gehiago (%22). Mintzakideek katalanez erantzuten ez dietenean zer egiten duten, handiagoa da katalanari eusten dioten emakumeen portzentajea.

Beste jite batekoak dira galegoaren datuak —iaz kaleratu zuten inkesta—. Gizonen %55 jardun ohi dira galegoz, gaztelaniaz adina edo gehiago, eta andreen %50. Adin talde guztietan da joera gisakoa. Ezagutzaren datuak ere bide berekoak dira: gizonen artean dago hedatuen galegoz jakitea. Kontuan hartzekoa da atzeraka ari dela galegoa, adin talde gazteenetan duela ezagutza eta erabilerarik apalena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.