ERREAKZIOAK

2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
«Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak hainbat kontu argitu behar ditu; ez dago guztiz argi zabortegiak baimena zeukan ala ez amiantoa biltzeko, ezta, baimena izatekotan, segurtasun protokoloak behar bezala bete dituen ere, esaterako, bertako langileen babes neurriei dagokienez».

EH Bildu

«Eusko Jaurlaritzak azaldu beharko du beste zein zabortegi prestatuko dituzten premiaz errepidean dauden hondakinak eramateko eta zein kontrol ezarriko dituzten hondakin arriskutsuak eta ez direnak bereizteko».

Elkarrekin Podemos

«Gai honen ardura duen Eusko Jaurlaritzaren prebentzio eta kontrolik ezaren ondorioz, enpresako langileak zein erreskate eta hondakinak kentzeko lanetan ziharduten beharginak amianto zuntzen eraginpean egon dira, behar bezalako babesik gabe».

ELA

«Eskatzen dugu ikerketa sakona egin dadila; erantzukizunak argitu eta erantzuleak seinalatu daitezela, eta zabortegiaren baimenak ikertu behar direla. Material kantzerigeno horren zuntzen arriskupean berez jardun den pertsona oro identifikatu behar da».

LAB

«Ez da zentzuzkoa ingurumen eta osasun arazo nagusietako baten kudeaketa, handiena ez bada —interes ekonomikoetara makurtutako gizarte batek sortzen dituen hondakinena— etekin ekonomikoa bilatzen duten enpresa pribatu eta multinazionalen esku uztea, Urbaser edo Verter Recycling deitu, segurtasunaren eta osasunaren bizkar beti».

GuraSOS
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.