Espainiako Kopako finala

Athleticen agur jendetsuak kezka eragin du

Lezaman 2.000 zale baino gehiago bildu dira. Realzaleei gaur egin diete deia, Zubietarako

Zaleak Athleticeko autobusa agurtzen. JAVIER ZORRILLA / EFE.
ainara arratibel gascon
2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Jendetsua izan zen atzo Athleticeko jokalariek Lezaman jaso zuten agurra, Sevillara joan aurretik. 2.000 zale baino gehiago bildu ziren. Ondoren, jendetzak elkartu ziren errepide bazterretan ere, taldeak Loiuko aireporturako bidea egin zuenean.

Jende pilaketa horiek kezka eragin dute, zenbaitetan ez zirelako COVID-19aren aurkako neurriak bete. Pilaketak izan ziren, ez ziren distantziak gorde, eta zale batzuk maskara gabe egon ziren. Atheticek berak eskari argia egin zuen: «Eskertuta gaude babesagatik. Baina zaleei eskatzen diegu segurtasun neurriak betetzeko». Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak ere mezu bat zabaldu zuen Twitter sare sozialean. «Kezkatu egiten naute Lezaman ikusi diren milaka zaleren irudiek, segurtasun neurriak bete gabe, eta eman diren zuhurtasun mezuei kasurik egin gabe».

Realak gaur bidaiatuko du, eta deia egina dago taldea agurtzera joateko Zubietara. Z7 zelaitik N-1 errepidera doan bidean egin nahi dute, eta, ondoren, auto karabanaz Hondarribiko aireporturaino taldearen autobusari segitu. Realak mezu bat zabaldu du sare sozialetan, egun hauetan neurriak betetzeko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.