GAKOAK

2014ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Plataformako kideek sei aldarrikapen nagusitan laburbildu dituzte egoera zuzendu ahal izateko eskaerak.

1. Heziketa egokia. Seme-alabek eskubidea dute euren beharretara egokitutako hezkuntza jasotzeko.

2. Aurrekontu egokitua. Ikasturte bakoitzeko aurrekontua ume kopurura eta haien beharretara egokitu behar da, ikasturte bakoitzean horiek aldatzen direnez egokitzapena derrigorrezkoa delako.

3. Profesionalen hitza. Ikasle bakoitzak behar dituen baliabideak aukeratu eta erabakiko dira; betiere, ikasle horiekin zuzenean lan egiten duten profesionalek egindako balorazioan oinarrituta eta haien iritzia kontuan hartuta.

4. Parte hartzea. Familiekin informazioa «hobeto» trukatzeko bideak abiarazi behar ditu administrazioak. Halaber, familien parte hartzea erraztuko duten tresnak ere prestatu beharko ditu.

5. Ikaslea ardatz. Premia bereziak dituen ikasle bakoitzak behar duen eskolatze mota lehenetsiko da, eta ez administrazioak eredu jakin baten alde eginiko apustua.

6. Bilakaeraren berri. 2008tik heziketa premia bereziak dituzten ikasleen matrikulazio datuen datuak eskatu ditu plataformak, baita aurrekontuaren bilakaeraren ingurukoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.