Inma Landa. Alarde parekideko jenerala

«Alkatea falta zen. Zer eta halako mespretxua hogei urteren ondoren?»

arantxa iraola
Irun
2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Jeneral gisara azken urtea zuen atzo Inma Landak. «Hunkituta» esan ahal izan zion adio karguari: «Harro, egindakoaz harro». Esker onez jaso zuen atzo kaleetan sentitu zuen aparteko babesa.

Zenbat lagun elkartu ditu gaur zuen desfileak?

Ikusi dugu kalean jende gehiago, eta plaza ere beteta zegoela; 1.625 partaide kontatu ditugu.

Inoizko handiena, ezta?

Bai. Espero genuen. Egun hauetako giroa, jendea... Larunbata ere egokitu da. Espero genuen handitzea, eta oso-oso harro gaude. Espaloietan ere nik nabaritu dut jendetza ikaragarria. San Martzialeko malda, adibidez, arrankadan, jendez gainezka zegoen: ikaragarrizko jende pila.

Udaletxeko balkoia ere beteta zegoen. Alkatea falta zen. EAJtik, berriz, ordezkaritza bat etorri da propio balkoira...

Aldaketa horiek positiboak dira. Gero eta jende gehiago dago balkoian guri harrera egiten. Baina herriko alkatea herriko alkatea da, eta gu herriko biztanleak gara, gainerakoak bezalaxe. Baina alkatea falta zen. Zer eta halako mespretxua hogei urteren ondoren? Zer eta XXI. mendean emakumeok festan parte hartu nahi dugulako? Alkatearen jarrera horixe da. Bada, zer esango dut?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.