Alavesek azken partidako zauria senda dezake bihar, Rayori irabazita

enaut agirrebengoa
2019ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Azkenaldiko neurketarik kaskarrena jokatu zuen Alavesek iragan jardunaldian. Mingarria izan zen bai emaitza (4-0) eta bai taldearen joko eskasa. Hori horrela, arabarrak bide onera itzultzen saiatuko dira bihar, Mendizorrotzan Rayori irabazita. Europako postuetan egon arren, oraindik salbazioa dute jomugan; bada, bihar urrats handia egin dezakete helburu horri begira. Espainiako taldeak ezartzen du gaur-gaurkoz jaitsieraren langa, hogei punturekin, eta Alavesek hamabost punturen aldea aterako lioke gaur irabaziz gero.

Gasteiztarrek alde izango dute Mendizorrotza faktorea; kontra, ordea, Pina eta, ziurrenik, Jony eta Ximo Navarroren falta. Bederen, bueltan da Laguardia. Abelardo Fernandezek jokalariak jokatzeko irrikan daudela esan zuen atzo, Getafeko emaitzak min egin zielako, eta gogoratu zuen irabaziz gero Alavesek hamabost puntuko tartea irabaziko lukeela jaitsierarekiko.

ALAVES-RAYO

Alaves. Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Maripan, Duarte; Brasanac, Manu Garcia, Wakaso, Sobrino; Baston eta Calleri.

Rayo Vallecano. Dimitrievski; Advincula, Ba, Velazquez, Amat, Moreno; Imbula, Comesaña, Trejo; Embarba eta Raul de Tomas.

Epailea. Melero Lopez.

Lekua. Mendizorrotza (19.840 ik.).

Ordua. Bihar, 21:00etan (Gol).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.