Osasunak etxeko bolada ona luzatu nahi du Numanciari irabazita

enaut agirrebengoa
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Kalean uso eta etxean otso dabil Osasuna. Iruñetik at jokaturiko hiru lehiak galdu ditu, baina Sadarren asmatzen ari da: bederatzi puntutik zazpi lortu ditu. Etxean jokatutako azken bi partidak irabazi ditu, Almeria eta Sportingen kontra, eta gaur hirugarren garaipena lotzen ahaleginduko da. Jagoba Arrasateren talde ohi Numancia izango du aurrean. Teknikari bizkaitarra ezingo da gaur aulkian eseri, bi neurketako zigorra jaso baitu Sportingen aurka egotzia izan ondotik.

Nolanahi ere, zorioneko dago, Xisco, Villar eta Aridane osatu direnez, ia jokalari guztiak baititu eskuragarri. Hamaikakoa gutxi ukituko du Arrasatek. «Normala» omen da hori «partida on bat» egin ondotik. Gorritxoek itxura ona emanda menperatu zuten Sporting, eta gaur ildo horri eusten saiatuko dira. Hamalaugarren daude uneon, zazpi punturekin, eta garaipenak gora begiratzeko balioko lieke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.