Patricia Tirapu. Dendaria

«Ez dugu hasi ginenean bezainbeste saltzen, baina ongi doakigu»

IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Iruñea
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Patricia Tirapuk zazpi urte daramatza Iruñeko Alde Zaharrean duten dendan lanean. Xabier eta Caldereria kaleek bat egiten duten izkinan du denda. Aurretik zegoen emakumeak erretiroa hartu zuenean bere ahizpa Yolandarekin hasi zen lanean bertan. Jende heldua eta oso gazteak dira beren ohiko bezero. Goizetan, 09:00etan zabaltzen dute, 14:30 arte; eta, arratsaldetan, 18:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, goizez bakarrik. Tirapu ahizpek salmentak jaitsi zitzaizkiela nabaritu zuten Iruñeko erdialdean El Corte Ingles azalera handiko denda irekitzean. «Gaueko hamarrak arte zabalik dago, eta azken orduan erosketak egitera hona etortzen zena jada ez da etortzen, hara joaten baita».

Krisi ekonomikoa ere nabaritu dute. «Bezeroek jaten dute eta erosten dute oraindik, baina orain ez dute gauza berezirik eramaten».

Bezeroek tratu zuzena, aholkuak eta produktu freskoen kalitatea eskertzen dutela diote. «Jende helduak eskertzen du tratu zuzena eta etxera erosketak doan eramatea. Batez ere, produktu freskoak eskatzen dizkigute. Aholku ematen eta kalitatea eskaintzen saiatzen gara beti».

Haurrak dituzten familien jarrerarekin kexu dira. «Horrelako dendarik ez dago jada. 'Zoragarria da zuek irautea', esaten digute maiz, baina gero ez dira gurera etortzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.