G7koen kontrako ekintza egin dute Miarritzen

2019ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Miarritzeko (Lapurdi) Hotel du Palais hotelaren sarrera blokeatu zuen herritar talde batek atzo, heldu den agorrilaren 24tik 26ra gune horretan iraganen den G7koen goi bilera salatzeko. Hau ez da zuen joko zelaia eta Eremu publikoaren pribatizaziorik ez leloak zeramatzaten afixak eskuetan zituztela, hotelaren sarreran egon dira ordu batez, lekuak utzi arte. Ez da istilurik egon. Heldu den astean izanen da goi bilera salatzeko kontragailurra, agorrilaren 21, 22 eta 23an, Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzoa) artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.