AZTERGAIAK

2018ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuan eratutako azpibatzordeak zehaztu du aztergaien zerrenda. Honako hau izango dute gidoia:

Espainiako hezkuntza sistema. Diagnostikoa, printzipioak, helburuak eta erronkak.

Finantzaketa. Estatuaren, erkidegoen eta udalen finantzaketa; zorua eta lehentasunak; bekak eta ikasteko laguntzak.

Ekitatea. Eskola uztea jaistea; diagnostikoa eta goiz atzematea; laguntza neurriak; geletako ratioak; heziketa berezia; ikastetxeetako bizikidetza.

Irakasle lanbidea. Irakasleen sarbidea; graduko ikasketak eta ondorengoak; heziketa.

Egitura. Haur Hezkuntzako lehen zikloaren izaera; Lehen Hezkuntzako laguntza neurriak; DBHren antolaketa (hautazkoak, ibilbideak...); DBHko titulua (tituluaren existentzia, berreskuratzea...); Batxilergoaren iraupena eta antolaketa; irakastaldien koordinazioa; unibertsitaterako sarbidea.

Sareak. Publikoa, zutabe gisa; hezkuntza itunpekoa eta pribatua; sareen finantzaketa.

Ikasketa antolamendua. Curriculumak egiteko ereduak eta osagaiak; edukien antolaketa; curriculum inklusiboa; giza eskubideak eta balio zibiko eta konstituzionalak; berdintasunean haztea; bi eleko programak: hizkuntza koofizialen eta atzerrikoen irakaskuntza; ikasgai berriak txertatzea.

Lurralde eredua. Hezkuntzako eskumenen banaketa; koordinazio, kooperazio eta ikuskaritza ereduak.

Ebaluazioa. Ebaluazioaren helburua; ebaluazio ereduak; nazioarteko ebaluazioak.

Zentroak. Eskolen autonomia (baliabide ekonomikoak, irakaslegoa, curriculuma, antolaketa); gobernantza; komunitatearen parte hartzea; gardentasuna eta kontuak ematea.

Parte hartzea. Erakundeen eta gizartearen parte hartzea.

Goi mailako arte heziketa. Diagnostikoa eta antolaketa.

Ikerketa, garapena eta berrikuntza. Diagnostikoa; ikerketaren eta berrikuntzaren eragina, transferentzia, taldeak eta sareak; lege garapena; ikasgeletako metodologiak.

Erlijioen irakaskuntza. Erlijioaren irakaskuntza hezkuntza sisteman; erlijio anitzen arreta, irakastaldi eta ikasturteetan, eduki eta irakasleetan.

Lanbide Heziketa. Diagnostikoa, helburuak, ereduak eta enpresekiko harremana, berrikuntza eta kalitatea, mugikortasuna, tituluak gaurkotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.