Talde bortxaketa bat salatu du Bilbon emakume batek

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Ertzaintzak baieztatu du ikerketa bat abiarazi duela emakume batek talde bortxaketa bat salatu duela eta. Emakumearen salaketaren arabera, joan den ostiralean zenbait gizonezkok drogatu eta bortxatu egin zuten Bilbon. Zenbait informazioren arabera, emakumeak ez zuen ondo gogoratzen gertaera, baina sakelako telefonoan aurkitu dituen irudietan bera agertzen da, ustezko bortxatzaileak inguruan dituela. Ertzaintzak ez du auziari buruzko informazio gehiago eman, ikerketa abian duelako.

Ezker Anitza-IUk «elkartasuna» adierazi dio emakumeari. EH Bilduko legebiltzarkide Oihana Etxebarrietak eta Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategik ere «politika feministak» aldarrikatu dituzte indarkeria matxistaren kontra, sarean hedatutako mezu banaren bidez.

Bestalde, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak bigarrenez errugabetu du 14 urteko alabaordea bortxatzea egotzita epaitu zuten gizona. Haurdun utzi zuen, eta erditu zen neskatoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.