Ez zen Hungariari eta Poloniari aurre egiteko eguna

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Hungariarekin eta Poloniarekin lore jokorik ez zuten nahi atzo Europar Kontseiluaren bideobilkuran. Dirudienez, Charles Michel Kontseiluko presidenteak aurretik herrialdeetako agintariekin hitz egin zuen, eztabaida «kontrolatua» ziurtatzeko, dramarako tarte gutxi utziz. Kasu egin zioten, itxura guztien arabera.

Bilkuraren hasieran heldu zioten gaiari: nola Hungariak eta Poloniak betoarekin blokeaturik dituzten EBren epe luzerako eta Suspertze Funtsa. Angela Merkelek hitz egin zuen aurrena —Alemaniak dauka Batasuneko presidentetza— baina egoeraz azalpen tekniko bat ematera mugatu zen.

Hungariako eta Poloniako gobernuburuek hitz egin zuten ondoren, labur haiek ere, euren jarrera defendatzeko, eta azken egunetan haien alde agertu den Esloveniako lehen ministroak ere hartu zuen hitza. Hamazazpi minutu izan ziren guztira, eta, ondoren, bilkuran, koroaobirusari nola aurre egin eztabaidatzen hasi ziren.

Dirudienez, alde guztiak zeuden ados atzokoa ez zela modua EBko diruak zuzenbide estatuarekin lotzen dituen baldintzez eztabaidatzeko. Abenduaren 10ean du Kontseiluak hurrengo goi bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.