FABORITOAK

2015eko apirilaren 5a
00:00
Entzun

Nairo Quintana

Movistar

Ikuskizuna eman zuen Tirreno-Adriatikoan, eta motibazioz gainezka iritsi da Euskal Herriko Itzulira. Talde indartsua izango du inguruan.

Michal Kwiatkowski

Etixx

Ito egiten da igoera luze eta gogorretan, baina bere neurrira egindakoa da ibilbidea. Azken erlojupekoa dauka alde.

Joaquim Rodriguez

Katuxa

Birus batek erasanda Kataluniako Voltari uko egin ondoren, erritmo falta nabari dezake. Beretzat oso aproposak dira amaiera gehienak.

Jean-Christophe Peraud

Ag2r

Inork espero ez zuela, podiumera igo zen iaz, eta Nazioarteko Kriteriuma irabazita iritsi da aurten. Min egin dezake erlojupekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.