Arrauna

KAE 1 ligakoak Camargon ariko dira; KAE 2 eta ETE ligakoak, Donostian

Mikel O. Iribar.
2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
KAE 1eko traineruak Euskal Herritik kanpo ariko dira. Zehazki, denboraldiko seigarren jardunaldia izango dute, gaur (17:00), Camargon (Espainia). Salvador ibaian egin beharko dute arraun, eta ur-lasterra protagonista izango da. Hala, espero dute kaleen artean aldeak egongo direla.

Eusko Label eta Euskotren ligetan borroka handia dagoela azpimarragarria bada, are gehiagoKAE 1 ligan. Lehiatu diren bost estropadetan bost taldek irabazi dute: lehenengoan, San Pedro nagusitu zen; bigarrengoan, Getaria; hirugarrengoan, Kaiku; laugarrengoan, San Juan; eta bosgarrengoan, Pedreña. Libia ontzia dago sailkapeneko goi-goian, 55 punturekin, eta bi punturen aldea besterik ez die kentzen Kaiku eta Getariari. Pedreña ere ez dago urruti; San Pedrorengandik lau puntura baitago. Azken lau postuetan, berriz, Camargo, Castro, Astillero eta Lapurdi daude.

KAE 2 eta ETE ligetako taldeek, berriz, Donostian izango dute estropada gaur (10:15). Emakumezkoak hasiko dira lehendabizi, eta bandera irabazteko borrokarako lehian, Tolosaldea da faborito. Patxi Francesen taldeak bost jardunaldietatik lautan gailendu da, eta gaur ere sailkapenean beste kolpe bat eman nahiko dute. Deustu du atzetik.

Haien ondoren, gizonezkoen ontziak lehiatuko dira. Gaur-gaurkoz, igoerako kanporaketako lehen bi postuetan Portugalete eta Busturialdea daude. Bi talde horien atzetik Hondarribia-B dago hirugarren lekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.