Agurren partida izango da gaur Mendizorrotzan

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Alavesek gaur jokatuko du denboraldiko azken partida, Mendizorrotzan, Gironaren aurka (20:45). Etxekoek irabazi egin nahi dute, liga ahal den goien amaitu eta sasoia aho zapore onarekin bukatzeko. Agurren neurketa izango da: Abelardo, Inui, Brasanac, Rolan, Baston, Calleri... Taldeko kide asko agurtuko dituzte. Gironak, ordea, asko du jokoan: mailari eustea. Hala ere, ia ezinezko du helburua lortzea: Rayok gol asko sartuta galdu beharko luke Celtak etxean, eta Gironak alde handiz irabazi behar lioke Alavesi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.