Hur Gorostiaga. Seaska

«Inportantea da: lehen aldiz egin dio lurralde honek aitortza euskarari»

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Seaskak «baikortzat» eta «txalogarritzat» jo du Euskal Elkargoak emandako pausoa. «Egun inportantea da: lehen aldiz egin dio lurralde honek horrelako aitortza bat euskarari», nabarmendu du Hur Gorostiaga zuzendariak. Euskara «ofizialki» aitortu du elkargoak; Gorostiagaren arabera, Frantziako legeen mugak bete dituzte —«negoziazio luzea izan da prefeturarekin»—, baina harago joateko asmoa agertu du elkargoak: koofizialtasuna lortzea jarri du helburu.

Esperimentazioari dagokionez, aukera izan daitekeela dio Gorostiagak: «Irekitzen zaigun zirrikitu orori lotzen gara». Ohartarazi du, hala ere, Parisek izango duela azken hitza. «Inportantea da hautetsiek hartu dutela gidaritza, eta elkarrekin bidea dugula egiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.