Ikerketa handi bat hasi da Googleren aurka AEBetan

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
AEBetako 50 estatuk Googleren aurkako ikerketa handi bat abiarazi dute erraldoi teknologikoak monopolioen aurkako legeak hautsi dituelakoan. «Kontsumitzaile askok uste dute Google askatasuna dela, baina ikasi dugu ez dela horrela. Googlek publizitatearen atal guztiak gobernatzen dituen konpainia bat da», esan zuen atzo Texasko fiskal nagusi Ken Paxtonek. Kalifornia eta Alabama ez beste estatu guztietako fiskal nagusiak elkartu dira ikerketan. Atal federalean, Facebook, Apple eta Amazon ere ikertzen ari da Justizia Departamentuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.