Abelardoren erabakiak itzalpean utzi du Alavesen gaurko partida

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko apirilak 23
Alaves Europan sartzeko borrokan sartuta dago. Egia da azken asteetan beher egin duela, eta emaitzak ez direla hain onak izan, baina matematikek garbi erakusten dute oraindik aukera asko dituela zazpigarren postuan bukatzeko. Bide horretan bultzada handia litzateke gaur punturen bat urratzea Bartzelonaren aurka (21:30). Aurkaria ligako lehen sailkatu da, eta ahalik eta goizen txapeldun izatea du helburu, baina Mendizorrotzan Alavesek edozein talde har dezake estu.

Partida, baina, itzalpean gelditu zen atzo, hainbat hedabidek zabaldu zutenez Abelardo Fernandezek entrenatzaileak ezetz esan diolako taldeak kontratua berritzeko eginiko eskaintzari. Atzo prentsaurrekoa eman zuen teknikariak, eta ez zuen ez ukatu, ezta baieztatu ere. «Sasoi buakeran hartuko dut erabakia. Helburuak betetzeke ditugu oraindik eta ez da komeni arreta beste nonbaiten jartzea», adierazi zuen.