Koronabirusa

Basauriko kartzelan bisitak eten dituzte

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Basauriko espetxean (Bizkaia) ezin izanen da presorik bisitatu asteburu honetan: ez aurrez aurre, ez kristalaren gibelean. Etxerat euskal presoen senideen elkarteak BERRIAri baieztatu dionez, hain zuzen, ortziraletik «komunikazio mota guztiak» eten dituzte kartzela horretan, espetxean irakasle aritzen den langile batek koronabirusean positibo eman ondotik. Presoek telefonoz soilik hitz egin ahal izanen dute euren senide eta lagunekin. Ez da kartzeletan halako neurriak ezartzen dituzten lehendabiziko aldia: pandemia hasi zenetik hainbatetan eten dituzte bisitak —batez ere, bisean bisekoak—. Joan den urriaren 1etik Eusko Jaurlaritzak du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeak kudeatzeko eskumena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.