TOMATEAREN ONURAK:

2016ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Tomatea jateak hainbat onura ditu osasunean.

Antioxidatzailea da. Likopeno ugari du, eta gaitz degeneratiboak agertzea saihestu dezake.

Kolesterola murrizten du. LDL kolesterola eta triglizeridoak murrizten ditu.

Bihotza. Arterietako hipertentsioa murrizten du, eta gorputza gaixotasun kardiobaskularretatik babestu.

Minbizien kontra. Bularreko, biriketako, prostatako eta uteroko lepoko minbiziak agertzea saihestu dezake.

Bitamina eta mineral iturria da. A, C, B3 eta E bitaminak ditu, baita potasioa, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa ere.

Diabetesa arintzen du. Eguneroko kontsumoak 2 motako diabetesa arindu dezake.

Ikusmenerako ona da. A bitaminak gaueko itsutasuna saihesten du.

Azal osasuntsua. Tomate zukuak erredurak senda ditzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.