Osoko zuzenketa bateratua nahi du Bilduk Araban

2014ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Arabako Foru Aldundiak 2015erako aurkeztu duen aurrekontu proposamenak ez die Arabaren beharrei erantzuten, Bilduren ustez. Gorka Ortiz de Guinea bozeramailearen esanetan, aurtengo kontuen «kopia» da proposamena eta ez du herritarren arazoak konpontzeko balio. «Gure herrialdea ez dute babesten Madrilen zorigaiztoko planetatik». Hori dela eta, osoko zuzenketa bateratua aurkezteko proposatu die gobernua osatzen duen PP ez beste talde guztiei. Ezkerreko ikuspuntua elkarrekin lantzeko.

Baina EAJk PP berriz «salbatuko» duen beldur da Bildu. Eta Javier de Andres ahaldun nagusiak esan du EAJrekin akordioa lortuko duen esperantza duela.

Bilbon, EAJk zuzendutako udal gobernuaren aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Bilduk. Udalaren proposamenari «gizartearekiko sentsibilitatea» falta zaiola salatu du Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak; gastuaren eta inbertsioaren hazkundea ez dagoela behar handiena duten herritarrei bideratua. Are, kontuek «murrizketak egonkortzea» ekarriko dutela salatu du eta ez dutela ekonomia berpizteko balio.

Horregatik aurkeztuko dio osoko zuzenketa aurrekontu proposamenari, eta baita 146 zuzenketa partzial ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.