Athleticek laugarren postua gal dezake gaur, Malagaren aurka 0-0 egin eta gero

ainara arratibel gascon
2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Laugarren postua sendotu, eta Lezaman jokatutako sasoiko azken partidan itxura ona ematea zituen atzo helburu Athleticek, Malagaren aurkako partidan. Bada, ez bata, ezta bestea ere. Joseba Agirreren taldeak partida grisa jokatu zuen, eta 0-0 berdindu zuen. Gaur Granadillak Rayoren zelaian irabaziz gero, aurrea hartuko dio sailkapenean. Horrenbestez, liga amaitzeko jardunaldi bat falta denean, Granadillaren emaitzen zain egon beharko du laugarren izateko. Malagarentzat ere ez zen nahikoa izan urratu zuen puntua, jaisteko postuetan segitzen baitu.

Athleticek izan zituen partida irabazteko aukera argienak, baina denboraldi osoan gertatu izan zaion moduan, ez zen fin aritu azken metroetan. Atzo 350. partida jokatu zuen Athleticekin Ainhoa Tirapu atezainak.

Realak, berriz, gaur jokatuko du Sporting Huelvaren zelaian (12:00, ETB1). Etxekoak sailkapenaren behealdean daude, baina gaur irabaziz gero, mailari eustea ziurta dezakete. Lehen itzulian ezustea eman zuen Sporting Huelvan, Zubietan irabazita (0-1).

Realak, berriz, hiru puntuak patrikaratu, eta lehen bosten artean geratzeko borroka horretan segitu nahi du. Bi jokalari garrantzitsu faltako ditu Gonzalo Arkonadak: Marta Cardona eta Paola Soldevilla. Min hartuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.