BILAKETA LUZEA

2017ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Neptunotik harago dagoen ustezko planeta erraldoia oraindik topatu ez bada ere, bidean ezusteko ugari aurkitu dituzte zientzialariek.

1992

Kuiper gerrikoko lehen objektua. Hawaiiko behatoki batean 1992 QB1 izeneko objektua atzeman zuten. Gerard Kuiper astronomoak 1951n aurreikusi zuen bertan gerriko horrek egon behar zuela. Halako 1.500 bat objektu ezagutzen dira gaur egun.

2003

Sedna. Mike Brown astronomoak oso orbita bitxia egiten zuen objektu bat topatu zuen. Gainerakoek ez bezala, bere grabitazioa ez zegoen Neptunori lotuta, eta horrek susmoa piztu zuen.

2014

Beste 'Sedna' bat. Scott Sheppard eta Chad Trujillo astronomoek Sednaren antzeko objektu bat aurkitu zuten; oraingoz, 2012 VP 113 izenarekin bataiatuta dago.

2014

Bat izan beharrean, bi. Neptunotik haragoko muturreko objektuen orbitak aztertuz, Raul eta Carlos de la Fuente Marcos anaiek gutxienez bi planeta ezezagunen existentzia proposatu zuten.

2016

Eredu matematikoak. Konstantin Batygin eta Mike Brown astronomoek eredu matematikoak erabili zituzten bederatzigarren planetaren hipotesia babesteko.

2017

Espektrografia. De la Fuente Marcos anaiek eta Julia de Leon astrofisikariak iradoki dutenez, duela 5-10 milioi urte inguru planeta ezezagun batek asteroide bat bi zatitan bereizi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.