Arrauna

San Pedrorentzat lehendabizikoa

KAE1 ligako aurreneko jardunaldian irabazi du, etxean, erlojuaren aurka. ETE ligan, eremu berean, Tolosaldeak astindu du bandera

Aitor Manterola Garate.
2020ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
KAE ligetako bi mailak eta ETE liga ere abian dira atzotik, eta hirurek elkarrekin ekin zioten lehiaketari, Pasaian, erlojuaren aurka portu barruan jokatu zituzten hiru estropadekin. Lau ziabogako lana zeukaten, eta KAE 1 ligan, Pasai San Pedro izan zen azkarrena. Bi txandetan banatu zituzten hamabi traineruak, banaka ateratzeko, eta bigarrenean zen etxeko taldeetako bat. Erreferentzia guztietan izan zen azkarrena Libia traineru mitikoa, eta bandera astinduz gozatu ahal izan zuen iazko tristura: Eusko Label ligatik jaistea. PedreƱak egin zuen bigarren, lehen txandako garaileak, eta bien artean 2,56 segundo baino ez ziren egon. Ondoren sartu ziren Getaria, Deustu eta Arkote. Aurreneko bostak zazpi segundoren barruan sailkatu ziren. Azkeneko hiru lekuetan, Zumaia, Getxo eta Astillero izan ziren.

ETE ligan ere estu joan zen estropada, eta Tolosaldeak lau ehunen bakarrik atera zizkion Zumaiari. Ondarroa, San Juan eta Hibaika sartu ziren gero. Lutxana eta Lapurdi izan ziren azkenak. KAE 2 ligan, berriz, Lapurdik irabazi zuen estropada. 18 ehunen bakarrik atera zizkion Hondarribiari, eta 38 ehunen Castrori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.