Pablo Casado Kontzertu Ekonomikoaren alde agertu da

2019ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Pablo Casado PPko presidenteak Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren Kontzertu Ekonomikoa babestu du, «Euskadirentzat ona» delako eta «[Espainiako] konstituzioan jasota» dagoelako. Casado Gasteizen izan zen atzo, eta bertan esan zuen ezin dutela orain konstituzioa «zalantzan» jarri: «Ni ez nintzateke sinesgarria izango [Kataluniako Generalitateko presidente Quim] Torra jaunari eskatzen badiot bete dezala konstituzioa, eta ondoren Palentzian [Casadoren sorterrian], ondo geratzeko, esango banu konstituzioan dagoena ez dugula gustuko». Horrela, Ciudadanosek kontzertuaren eta itunaren alorrean duen jarreratik aldendu nahi izan du Casadok: «PP kopiatzen saiatzen ari dira, baina gaizki».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.