K.a. 49

Ordainean ematen lehena

2014ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Zuzenbide erromatarra ikasi dutenek jakingo dute etxea ordainetan ematearena orain bi mila urte inguru asmatutako kontua dela. Julio Zesarrek asmatua, hain zuzen. Erromako Errepublikako azken urteetan ekonomia aparra bezala hazi zen, interes tipoak erdira jaitsi zirelako eta kredituaren iturria zabal-zabalik zegoelako zorpetu nahi zutenentzat. Baina gerrek eta aldaketa sozialek, egoera hautsi, eta jabetza txikiak zituztenak zordun bihurtu zituzten. Boterera iritsi berritan, Zesar bi suren artean harrapatuta geratu zen: jarraitzaileek zor guztien kita eskatzen zioten, baina hartzekodunak ez zeuden onartzeko prest. Zesarrek berak sekulako zorra egin zuen bere karrera militar arrakastatsua babesteko, baina aldi berean Zizeronek dirutza zor zion. Zer egin? Erdibidea aukeratu zuen: zordunei lagundu zien, baina hartzekodunak esku-hutsik laga barik, edo,beste era batera esanda, bi aldeen artean banatu zituen kalteak. Zorra kitatzeko, etxea edo bestelako ondasun higiezinak ematea erabaki zuen K.a. 49. urtean, haren jarraitzaile askoren atsekabegarri. Lege horren bidez, novae tabulae zeritzona saihestu zuen Zesarrek, gerren ostean zor guztiak barkatzeko zegoen ohitura, hartzekodunek izua zioten ohitura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.