Kirolbet Baskonia 81-91 Tecnyconta Zaragoza

Arima ere ez du izan

Baskoniak partida oso kaskarra jokatu du, eta kanporaketako lehen lehia galdu du. Igandean derrigor irabazi beharko du Zaragozan

ainara arratibel gascon
2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Kirolbet Baskonia. Vildoza (5), Garino (9), Hilliard (6), Voigtmann (6), Poirier (21) —hasierako bostekoa—Xengelia (13), Huertas, Granger (21), Diop eta Shields.

Tecnyconta Zaragoza. McCalebb (5), Okoye (22), Seibutis (16), Radovic (8), Williams —hasierako bostekoa— Justiz (11), Barreiro (2), Fran Vazquez (10), Nacho Martin (7), Alocen (6) eta Berhanemeskel (4)

Markagailua. 20-24, 34-50 (atsedenaldian); 52-73 eta 81-91.

Epaileak. Conde, Perea eta Pardos. Ez dute inor kanporatu.

Bestelakoak. 9.145 ikusle bildu dira Buesa Arenan.

Baskoniak modurik okerrenean hasi ditu ACB ligako titulurako kanporaketak. Ezustean 81-91 galdu zuen atzo lehen partida Zaragozaren aurka, itxura oso kaskarra emanda, gainera. Jasotako kolpeari eta nekeari buelta eman, eta etzi derrigor irabazi beharko du Zaragozan, oporrak nahi baino lehenago ez hartzeko. Baskoniarentzat albiste on bakarra izan zen hilabeteak jokatu gabe eman eta gero Jayson Grangerrek 21 puntu sartu zituela, eta maila onean aritu zela.

Lo kantxaratu zen talde arabarra. Lehen minutuak partidaren isla izan ziren. Abiadurarik eta argitasunik gabe aritu zen. Gainera, erasoan ere ezin izan zuen asmatu, Zaragozaren zonakako defentsaren lan onaren erruz.Talde ausarta eta erasokorra da, gainera, Porfi Fisacena, eta asmatu egin zuen. Adibidez, hamahiru hiruko sartu zituen.

GBCren entrenatzaile ohiariederki atera zitzaion planteamendua. 5. minuturako jada hamar puntuz zen aurretik Zaragoza: 6-16. Perasovicek hutsarteaeskatu zuen, eta hiru minutuan 11-0eko partzial bat lortu zuten etxekoek, Hala, aurretik jarri ziren. 17-16 (8.min).

Baina berriro ere Zaragozak hartu zuen partidako aginte makila, Okoyeren hirukoei esker.Lehen laurdenaren amaieran 20-24 zen aurretik. Bigarrena antzeko bidetik joan zen, eta bisitariekhamasei puntura igo zuten errenta: 34-50. Xengeliak McCalebbekin izandako liskarrak agerian utzi zuen lehen zati horretan arabarrek erakutsitako ezintasuna.

Grangerren gidaritzari eta Poiriren puntuei esker, zortzi puntura gerturatu zen hirugarren laurdenean Baskonia: 48-56 (25. min.). Baina hutsala izan zen ahalegina, eta hortik aurrera areagotu egin zen Baskoniaren gainbehera. Laurden hori amaitzerako hemeretzi puntuz zen atzetik (53-72). Azken minutuek markagailua txukuntzeko baino ez zion balio izan Perasovicen taldeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.