Bidasoak Savehof hartuko du gaur, multzoko liderra

Txapeldunen Ligako ligaxkako lau partidak irabazi dituzte suediarrek, eta irundarrek baino puntu bat gehiago dute sailkapenean

Julen Etxeberria.
2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Txapeldunen Ligako kanporaketa jokatzeko asmoan partida oso garrantzitsua jokatuko du gaur Bidasoak, Artalekun, Savehofen aurka. Oso garrantzitsua, multzoko lider baita Suediako taldea, jokatu dituen lau partidak irabazita. Zortzi puntu ditu sailkapenean. Euskal Herriko taldeak, halere, gertu du Savehof, puntu bakar batera, hura bezala oso ondo ari baita. Puntu bakarrak egin dio ihes. Azkeneko jardunaldian izan zen, berdindu egin baitzuen Lisboan Sportingekin.

Etxeko ligan baino askoz hobeto ari da moldatzenSavehof Txapeldunen Ligan: zortzigarren da, eta zortzi partidetatik hiru galdu ditu jada. Europako lehiaketan, berriz, Eurofarm Rabotniken aurkakoa izan ezik, erraz antzean irabazi ditu norgehiagoka guztiak: 25-30 Cocksi, 29-24 Sportingi eta 23-28 Tatran Presovi. Mazedoniako taldeari, ordea, gol bakar batengatik nagusitu zitzaion: 25-24. Jokoari dagokionez, defentsan nabarmendu da, gol gutxien jaso duen taldea baita: 24 partidako. Sartu berriz, 28 sartu ditu neurketako. Bidasoaren ia datu berberak dira. Lehen lerro oso indartsua du: Gzim Salihi eskuin albokoak sei gol sartu ditu partidako —11 egin zizkion azken lehian Tatran Presovi—, eta William Bogojevic ezker albokoak, bost.

«Oso ari da Savehof, horregatik dago lider. Ia memoriaz jokatzen dute. Defentsan goia jo behar dugu, eta haiek egiten dituzten aldaketetara egokitu», esan du Jacobo Cuetarak. Bidasoa taldeko entrenatzaileak etxean jokatzearen abantaila nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.