KRONOLOGIA

2018ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
2016ko udazkena. Txetx Etxeberrik, Mixel Berhokoirigoinek eta Michel Tubianak 2016ko udazkenean ETArekin trukatutako gutunetan zioten bake prozesua blokeatua zegoela eta prozesu osoa behar dela. Lehen etapa gisa, baina, armagabetzea hartu zuten. Trukean ez zuten deus eskatu.

2017-4-8. ETAren armagabetze eguna. Ekitaldi sozialean bakegileek eskatu zuten euskal presoen eta iheslarien auzia ere konpondu behar dela.

2017-7-10. Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek hainbat bilera egin zuen Parisen, bake prozesuaren berri eman eta presoen gaian urratsak eskatzeko. Besteak beste, Justizia ministroaren kabineteburuarekin elkartu ziren.

2017-10-23. Bake Bideak jakinarazi zuen «euskal presoen auziari buruzko lan esparru bat» ireki zutela Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Justizia Ministerioak. Lau egun lehenago bilera bat ukan zuten bi parteek, Parisen.

2017-11-14. Frantziak zazpi euskal presori DPS estatusa kendu ziela jakin zen. «Lehen keinu» gisa hartu zuen Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak.

2017-11-22. Parisko Kontseiluak bake prozesua babestu zuen, aho batez.

2017-12-2. Ipar Euskal Herriko 1.007 hautetsik euskal presoei ohiko legeria ezartzeko galdegin zuten, Baionan.

2017-12-6. Presoei salbuespen neurriak» kentzeko eskatu zuten Asanblea Nazionaleko hainbat euskal ordezkarik.

2017-12-9. 11.000 laguneko manifestazioa izan zen Parisen, Bakea Euskal Herrian: orain presoak lelopean.

2017-12-27. Justizia Ministerioak eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak beste bilera bat ukan zuten.

2018-1-13. Parisek iragarri du presoak hurbilduko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.