Maskara, berriz ere nahitaezko Iparraldean

2021eko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Gaurtik, aire zabalean maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da berriro Ipar Euskal Herrian. Pirinio Atlantikoetako Departamenduak atzo iragarri zuen neurria, 200 kasutik gorako intzidentzia dagoela argudiatuta. Langa hori joan den astelehenean ezarri zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Maskara ez da nahitaezkoa izanen hondartzetan, ezta naturgune zabaletan ere. 11 urtetik gorako herritar guztiek eraman beharko dute babes neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.